Naturaz gozatzeko leku lasai bat da, iraganean herri izan eta 1965ean Gorozikagaz batera Muxikari batu jakon eleizatea da. Honako auzo honeek osotzen dabe: Ajuria, Berroja, Burdaria, Izebale, Mauma, Muniketa, Ormaetxe eta Unda.
Berton erlijio-arkitekturaren adibide bi ikusi leikeguz, eta Barroko garaiko kurutze-bidea mantentzen dauan bide batek batzen dauz eraikin biak. Andra mari eleiza Erdi Aroan dago inspiratua, eta 1930ean eregi zan. San Pedro eta San Pablo ermita gotikoa (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko landa-giroko gotikoaren eleiza intertesgarrienetako bat dala esaten da.
Pilotalekua be badauka, antzina erre egin zan eleizaren aurrean kokatzen zana eta gerora gaur egun dagoen lekuan eraiki zan. Plaza inguruan, antzina eskola hartzen eban eraikina be aitatzekoa da, gaur egun guneko gizarte eta kultur zentroa dana, Saltsamendi Kultur Elkartea.
Bertoko jaiak abuztuaren 15ean (Andra Mari) eta bagilaren 29an (San Pedro) ospatzen dira, ermitaren inguruan.
Ibarruriko plazatik hasiko dan ibilaldia inguruko auzoetatik pasatuko da eta bere kota gorenena Oiz mendiko San Kristobal ermita izango da.
Bidean, basorik baso auzo desbardinak igaro eta ibilbideko lehen txakolindegia ikusiko dogu, Berrojas. Aurrera ekin eta Urrutxun (8km), martxa luzearekin Oiz mendirantz hartu edo martxa laburrarekin sahiesbide bat hartu ahal izango da. Oizko San Kristobal ermitara (11,5km) astokurtzetik antzinako bidea erabiliz egingo da eta beherako lanak hasi gero. Kilometroak aurrera eginez bigarren txakolindegira ere helduko gara, Osinbaltza. Hor elkartuko dira ibilbide luze eta laburra berriz (18km), Asteitik hurbil. Amaitzen doan ibilbidean, azken aldats beherak egin eta hasierako puntura helduko gara.
Ibilaldi guztian zehar banatuta jan-edan postuak egongo dira indarrak hartu zein errekuperatzeko.
Ibilbide guztia naturgane eta basoko bideetan zehar igaroko da, Bizkaiko toki ezkutuez gozatu eta mendi gailurretik itsasoa ikusteraino.
Martxaren bukaeran jai giroan zernahi jan eta edateko aukera egongo da, eta parte-hartzaileentzako opari bana.
Antolatzailea: Saltsamendi Kultur Elkartea
Data: Martxoak 3, 2024
Anoa postuak: 2 likido & solido eta 2 likido
Info gehiago: HEMEN