Kargatzen...

Urriak 13

Gorozikako mendi lasterketa

19km / 1.000m+D


informazioa

Gorozika Bizkargi (565m) eta Arburu (552) mendien magalean kokatuta dagoan elizatea da eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren sarbidetariko bat. Gorozika, 1965ean batu jakon Muxikari, eta honako auzo honeek osotzen dabe: Agirre, Esturo, Elexalde eta Zugastieta.

Bertotik Muxika udalerria inguratzen dauan paisaia ikusi leike. Harea-harrizko harrobia dago hemen, bertotik atara zan Gernikako Batzar Etxea eregiteko harria.

Berton dago Andra Mari eleizea, ziurrenik XVI. mendearen hasieran eregi zana. Maitzaren 3an Bizkargi eguna ospatzen da eta Irailaren 8an ospatzen dire Andra Mari jaiak. Pilotalekua eta ostalaritza-establezimentuak be badagoz bertan. Ganera, aterpetxea egin da auzoko antxinako eskolan eta gastronomia-alkartea be badago, berton auzoko biztanleak diran bazkideak alkartzen dirala.



Modalitateak

mendi lasterketa
Distantzia: 19 km
Desnibel positiboa: + 1.000m D
Irteera: Gorozikako plaza
Ordua: 10:30etan
mendi martxa luzea
Distantzia: 19 km
Desnibel positiboa: + 1.000m D
Irteera: Gorozikako plaza
Ordua: 08:30etan
Mendi martxa laburra
Distantzia: 8 km
Desnibel positiboa: + 500m D
Irteera: Gorozikako plaza
Ordua: 10:00etan

LASTERKETA

Datu teknikoak

Data

Urriak 13

Irteera-Ordua

Gorozikako plazatik, 10:30etan

Distantzia

19 km

Desnibela

+1.000m D


Ibilbidea

Gorozikako plazan hasi eta amaituko dan ibilaldia inguruko auzoetatik pasatuko da eta bere kota gorenena Bizkargi mendiko Santa Kurtze ermitan (565m) izango da.
Ibilbidea hasi eta gitxira herriko harrobitik pasatu, Atxepunten haitzetatik gora egin eta Arburuko mendi gailurra aurkituko dugu. Tarte horretan inguruko pasaiekin gozatzeko aukera izango da. Hortik, aldats behera egingo dugu San Romaneko pistarekin topo egin arte. Bertan, ezkerrerantz Gerekizeko noranzkoa hartuko dugu, lehenengo anoa postuarekin topo egin arte. Jarraian, aldapa dator, ibilbideko punturik altuenera heltzeko, Bizkargira. Santa Kurtze ermita ondoan likidoen anoa postu bat dago. Bertotik, Bizkargiko jaitsierari ekingo deutsagu eta Aldana auzoan “Espinosa ibilbidearekin” elkartuko gara; ibilbide tarte hau bukatzean bigarren anoa postua egongo da. Hortik aurrera ibilbide lasai eta erosoa aurkitu dozue, Gorozikako sarreran azken aldaparekin topo egin arte.
Martxaren bukaeran jai giroan zernahi jan eta edateko aukera egongo da, eta parte-hartzaileentzako opari bana.



Lasterketaren xehetasunak

Antolatzailea:   Gorosti Kultur Elkartea

Data:   Urriak 13, 2019

Anoa postuak:   2 likido & solido eta 2 likido

Info gehiago:   HEMEN


Gorosti Kultur elkarte

Ibarruriko kartela
 Aurrekoa  5. Proba Hurrengoa